telebista
11:45ean
Ciudadanos alderdiko Pablo Yanez, gaur, 'En Jake' saioan
EITB | A.H.
Horrez gain, egun eguneko gai politikoak gertutik jarraituko ditu, bai Euskadin zein Estatu mailan.
Gaur eguerdian, Xabier Lapitzek Pablo Yanez Ciudadanoseko diputatua elkarrizketatuko du ETB2ko 'En Jake' saioan, eta Espainiako gobernua eratzeko blokeo politikoaz galdetuko dio.
Horrez gain, Euskadiko hauteskundeen aurreko mugimendu politikoak aztertuko ditu, besteak beste, Podemos Euskadik Garbiñe Biurrun epaileari zerrendaburu izateko luzatu dion eskaera. 'En Jake'k, gainera, gertutik jarraituko ditu lehendakariaren eta Nuñez Feijoo Galiziako presidentearen arteko bileraren nondik norakoak.
Xabier Lapitzek Ernesto Ekaizer kazetariarekin ere hitz egingo du, besteak beste, Mario Conderen kasuari buruz. Solasaldi mahaiaren inguruan Iñigo Iturrate, Diana Urrea, Ricardo Crespo eta Josean Izarra bilduko dira.
'En Jake' astelehenetik ostiralera emitituko da, 11:45etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.