Itxi

telebista

16:15ean

'Miss Texas: Dos mundos diferentes' telesaila, gaur, ETB2n

Ute Wielandek zuzentzen du Euskal Telebistak emango duen western hau, eta Natalia Wörner, Robert Seeliger eta Ben Cardina dira protagonistak.

Miss Texas, dos mundos diferentes telesaila izango da ikusgai, gaur, ETB2n. Ute Wielandek zuzentzen du egungo Texasen girotutako drama hau, eta Natalia Wörner, Robert Seeliger eta Ben Cardina dira protagonista.

Katharina Fahlke fotokazetaria Texasera bidaliko dute egungo cowboyen bizitzari buruzko erreportaje bat egiteko, eta horretarako, arrantxo bateko bizitzara batu eta moldatuko da. Hasieran, bertako arduradunak (Greg) ez du serio hartuko emakumearen lana, baina haren inguruan duen iritzia aldatzen joango da eta maitasunezko harremana sortuko da bien artean. Katherina Berlinera itzultzen denean, mutil-laguna utziko du Gregen albora itzultzeko asmoarekin, baina Gregek, jada, familia berria dauka.

Miss Texas, dos mundos diferentes gaur izango da ikusgai, 16:15etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista