Itxi

telebista

20:55ean eta 23:25ean

San Prudentzio danborrada eta erretreta, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Imanol Artolak emango du bi ekitaldien berri zuzenean. Erretreta 20:55ean izango da, eta 23:25etik aurrera, danborrada.

0:20

San Prudentzioak direla eta, Euskal Telebistak bat egingo du gaur, apirilak 27, Gasteizen egingo diren ospakizunekin. Imanol Artolaren eskutik, erretreta eta danborrada ikusgai izango dira ETB1en eta eitb.eus-en zuzen-zuzenean. Erretreta 20:55ean izango da eta 23:25etik aurrera danborrada.

Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetari eta atabalariek joko dute Erretreta Aldundiaren jauregiko balkoitik. San Prudentzioren erretretak Erdi Aroan Gasteiz harresi ostean bizi zen garaian egiten zen dei militarra gogorarazten du; hiriko ateak itxiko zirela iragartzen zuten horrela. Bost joaldi izaten dira, eta horien artean, hainbat talderen emanaldiak izango dira, tartean, Aurresq.com, B3 Dixieland, Traspasos dantza taldea, Oketa Alai dantza taldea, Paula Gonzalez eta Beñat Olako bikotea eta Eguzkilore dantza taldea.

Danborradari dagokionez, sukaldari eta soldaduek osatutako tropa Probintziako Jauregian bilduko da. Danborrak eta upelak hartuta, hiriko 29 elkarte gastronomiko eta fanfarreen ordezkariak hirian barrena abiatuko dira, San Prudentzioren omenezko doinuak jotzera.

oinuak jotzera.