Itxi

telebista

11:45ean

Rosa Diezekin elkarrizketa, gaur eguerdian, 'En Jake' saioan

A.H. | EITB

UPyDko diputatu ohiak bere azken liburua aurkeztuko du: Los aventureros cuerdos.

Gaur eguerdian, Rosa Diez UPyDko diputatu ohia 'En Jake' saioan izango da gonbidatu, eta Los aventureros cuerdos bere azkeneko liburua aurkeztuko du. Lan honetan, UPyD alderdiaren zortzi urteak errepasatu eta denbora horretan Espainiako politikan izandako nondik norakoak aztertu ditu.

Saioak, bestalde, oso gertutik jarraituko ditu datorren hauteskundeei begira alderdiek euren zerrendetan egingo dituzten aldaketak.

Gainera, PSOEk asteburuan egin duen Batzorde Federalean gertatutako guztiak errepasatuko dituzte, besteak beste, Eduardo Madina politikaren lehen lerrora itzuliko den ala ez argitzeko.

Platoan, Iñigo Iturrate, Iñaki Iriondo, Olatz Barriuso eta Rosa Martinez kolaboratzaileek egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

/strong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista