Itxi

telebista

'Conquis'en 17. atala

Nerea eta Leku final handirako sailkatu dira

Txirritari gainerako lehiakideek eman diote finalerako txartela, bileran botoa emanda. Lekuk Igorren eta Erkuren aurkako duelua irabazi du.

Bizitzak aurrera jarraitzen du "El Conquistador del Amazonas" saioan, Juanmak, Patxik eta haien lagunek alde egin eta gero. Lehiaketan segitzen duten lau lagunek erakutsi dute fisikoki eta psikologikoki gogorrenak direla. Nereak irabazi du finalerako lehen txartela: gainerako lehiakideek erabaki dute Txirrita lehen finalista izango dela; izan ere, ezohiko bilera egin zuten, eta bertan lehen finalista nor izango zen erabaki behar zuten bozketa bidez. Oriotarra erabat hunkitu zen eta negarrez hasi zen; alde batetik, emozioaren ondorioz, eta, bestetik, Juanmaren akusazioek eragin zioten estualdia gogoratu zuelako. Gainerako lehiakideak ere Txirritarekin batera hunkitu egin ziren, eta lehia alde batera utzi zuten. Txirritaren egun bereziari amaiera emateko, sari paregabea jaso zuen: familiarekin bideokonferentzia izan zuen. Oriotarraren seme-alabak, ama, senarra eta lagunak ezagutu genituen. Etxekoen berri izateak azken txanparako indar berezia ematen die lehiakideei. Bukatzeko, lau lehiakideek familiakoen gutunak jaso zituzten eta guztiz hunkitu ziren.

Baina laurak ez dira final handira iritsiko. Txirrita dagoeneko sailkatuta dago, eta beste hiru lagunak lehiatzera atera ziren kanpamentutik; dueluan bi lehiakide sailkatuko dira, eta bat etxera itzuliko da finalaren atarian. Soka bat erabilita eskailera bat egin behar dute, banderatxo bat hartzeko helburuz. Dueluan lehiakideen indarra, erresistentzia, abilezia eta taktika neurtuko dira. Lekuk eskuratu du finalerako txartela. Isilean, nabarmendu gabe, unerik garrantzitsuenean fin aritu da hernaniarra, eta Igor eta Erku gainditu ditu, proba irabazteko faboritoa ez bazen ere.

Orain, Txirritarekin eta Lekurekin final handian izango den hirugarren finalista nor izango den jakitea besterik ez da falta. Igor eta Erku, biak ala biak izan dira lehiakide paregabeak, eta merezimendu osoz lortu dute finalera iristeko aukera izatea. Pena handia izango da bietako bat finaletik kanpo gelditzea.

anpo gelditzea.