telebista
11:45ean
Javier de Andresi elkarrizketa, gaurko 'En Jake' saioan
A.E. | EiTB
Iñaki Anasagasti, Jon Iñarritu, Tonia Etxarri eta Jorge Hinojal izango dituzte solaskide eguneko mahai inguruan.
Gaur, ETB2ko 'En Jake' saioko platoan, Javier de Andres Arabako Alderdi Popularreko presidentea hartuko du Xabier Lapitzek.
Horrez gainera, Madrilekin egingo dute bat Sol Sanchez IUko diputatuarekin hitz egiteko. Podemos-IU koalizioari buruz alderdikideei galdetzeari buruz arituko da Sanchez. Halaber, Madriletik Pedro Azpiazu PNVko diputatuarekin hitz egingo dute eta baita Esther Palomera kazetariarekin ere datozen hauteskundeen inguruan mintzatzeko.
Aktualitate mahaian, berriz, Iñaki Anasagasti, Jon Iñarritu, Tonia Etxarri eta Jorge Hinojal izango dituzte solaskide.
'En Jake' 11:45ean izango da ikusgai ETB2n.