telebista
ETB1
Amir Khan protagonista, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A. | EiTB
Atenasen zilarra lortu eta sei aldiz munduko txapelduna izan den boxeolariak Luis Collazoren aurka egindako borrokaldia izango da ikusgai.
Amir Khan britainiarrak Canelo Alvarezen aurka boxeatuko du larunbat honetan. Hori dela eta, Khanek Luis Collazoren aurka egindako borrokaldia aukeratu dute gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioan eskaintzeko. Khanek zilarrezko domina eskuratu zuen 2004an, eta profesional mailan sei aldiz izan da munduko tituluaren jabe ordutik. Luis Collazo estatubatuarra ere munduko tituluaren jabe izan zen 2005ean.
Bigarren norgehiagoka ere welter pisukoa izango da: Dmitry Mikhaylenko eta Karim Mayfield, aurrez aurre. Errusiarrak 20 borrokaldi egin ditu, eta denetan atera da garaile.
Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen saioa gauerdian izango da ikusgai, ETB1en.