Itxi

telebista

22:05ean

Elgoibar eta Larrabetzu, 'Asko Maite Zaitut'en hurrengo jomugak

A.E.|EiTB

Gemma Agirregomezkorta eta Josefina Oregi omenduko dituzte gaur gauean.

0:24

Elgoibarren eta Larrabetzun izango da Zuhaitz Gurrutxaga gaur, 'Asko Maite Zaitut' saioan.

Hasteko, Elgoibarra joango da. Gemma Agirregomezkorta emakume kementsua eta alaia da. Nerabea zelarik distrofia muskularra diagnostikatu zioten, eta gaur egun gurpildun aulkia behar badu ere, gaixotasunak ezin izan ditu bere ametsak zapuztu. Azken urteetan, Cuzcoko haur eta emakumeen alde sortutako MISKI elkartean burututako lan guztiaren aitortza egin nahi dio bere lagun eta kide Blankak, familiaren eta herriko hainbat eragileren laguntzarekin.

Josefina Oregi larrabetzuarra izango da aste honetako bigarren protagonista. Bere eskuzabaltasunagatik eta Larrabetzuko Manuene errehabilitazio zentroan egindako lan guztiagatik jasoko du ezustekoa Josefinak, bertako langileen eta senideen eskutik.

'Asko Maite Zaitut' gaur izango da ikusgai, 22:05ean, ETB1en.

n.