telebista
Pelikulen eszenatokiak
Zinean agertu diren lau herri, 20:00etan, 'De lo Bueno, lo Mejor'en
A.H. | EITB
Reyes Pradosek Elizondo, Zumaia, Guardia eta Gernika bisitatuko ditu.
'De lo Bueno, lo Mejor' saioak pelikulen eszenatoki izan diren lau herri bisitatuko ditu gaur: Elizondo, Zumaia, Guardia eta Gernika. Bertoko herritarrekin arituko da hizketan Reyes Prados, filmazioetako gertakarien berri jasotzeko.
Historia ezaguna du Gernikako herriak. Koldo Serra zinegileak herriaren izena duen filma estreinatu berri du, Gerra Zibilaren garaiko hainbat gertakariren berri emango duena. Serra berak gidatuko ditu saioren kamerak herrian zehar.
Pelikula batekin ospe gehien lortu duen herria Zumaia da. 8 apellidos vascos film arrakastatsuari esker herriko turismoak nabarmen egin du gora. Zenbait aktorek lagundutako bisitatuko du Reyes Pradosek Zumaia.
Guardiako parajeak ere hainbat aldiz azaldu dira zinean. Horiek gogoratzearekin batera, Arabar Errioxako herri honek gordetzen dituen hainbat sekretu agerian jarriko dituzte.
Elizondon ari dira grabatzen Dolores Redondoren El guardián invisible eleberria oinarri duen filma. Honek eragin nabarmena izan du baita ere herrian.
'De lo Bueno, lo Mejor' gaur emitituko da, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2en.