telebista
Gaur
Basque Team-eko piraguismo eslalomeko taldea, 'BAT To Rio' saioan
A.E.|EiTB
Ander Elosegik, Jon Erguinek, Joan Crespok eta Samuel Hernanzek azalduko dute nolakoak diren euren prestaketak Olinpiar Jokoetara joateko aukera emango dien txartela lortzeko.
Basque Team-eko piraguismo eslalomeko taldea protagonista izango da gaur, 'BAT To Rio' saioan. Programak olinpiar aukerak dituzten euskal kirolarien eguneroko lana erakusten du eta ETBko bi kateetan eskainikon da: 13:45ean ETB2n eta 21:00etan ETB1en.
Ander Elosegik, Jon Erguinek, Joan Crespok eta Samuel Hernanzek azalduko dute nolakoak diren euren prestaketak dagoeneko sailkatuta dagoen Maialen Chourrautekin batera, Olinpiar Jokoetara joateko aukera emango dien txartela lortzeko.
/p>