telebista
Saio berria
'Nor Bere Saltsan' udako saioaren koadrila osatu nahian dabil ETB!
A.E.|EiTB
Uztailean estreinatuko den saioan, lau lagun elkartuko dira eta herriz herri eta festaz festa ibiliko dira, Euskal Herriko gastronomia lehiaketa garrantzitsuenetan parte hartuz.
ETBk 'Nor Bere Saltsan' saio berria estreinatuko du lehen katean uztailean. Oraintxe prestaketetan dabiltza, eta saioaren protagonista izango den koadrilla osatzen dabiltza. Lau lagun elkartuko dira eta herriz herri eta festaz festa ibiliko dira uda honetan, Euskal Herriko gastronomia lehiaketa garrantzitsuenetan parte hartuz.
Telebista saio berri honetan lau pertsona hauen bitartez herrietako festak eta ohiturak hobeto ezagutu ahal izango ditugu eta, aldi berean, trikimailu eta bitxikeria asko ikasiko ditugu gure sukaldeetan erabiltzeko.
'Nor Bere Saltsan’ koadrilak ondo pasatzea du helburu, baina gastronomia txapelketak irabazten saiatuko da; beraz, taldeko partaideak alaiak eta jatorrak izateaz gain, sukaldean trebeak baldin badira askoz hobe.
Saioan adin guztietako 'saltseroek' parte har dezakete eta programak bide berriak zabaldu ditu izena eman nahi dutenentzat: norberesaltsan@eitb.eus eta 616708784 telefonoa.