Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

22:25etik aurrera

Baskoniako herri gerrariak, gaur, 'Una Historia de Vasconia' saioan

A.E.|EiTB

Baskoiak, barduliarrak eta karieteak, Burdin Aroan Euskal Herrian bizi izan ziren antzinako herriak, aztertuko ditu aste honetako saioak.

'Vasconia' eta 'vasco' izena bera antzinako baskoi herritarren izenetik datoz, duela 2.000 urte baino gehiago Euskal Herrian bizi ziren herritarrak. Baina, baskoiak eta Euskal Herriko antzinako beste herri batzuk, hala nola, barduliarrak edo karieteak, herri misteriotsuak dira. Aste honetako 'Una Historia de Vasconia' saioa herri hauen ohitura eta bizimodua argitzen ahaleginduko da.

Luzaroan, Burdin Aroa, Kristo aurreko VIII. mendetik Kristo aurreko I. mendera arteko epea ahaztua izan da. Bazen lehen uste bat gure arbasoak jende primitiboa eta ibiltaria zirela zioena, haitzuloetatik ateraz geroztik aldatu ez zirela eta, erromatarrak heldu arte, euskal mendietan bakartuta bizi izan zirela esan ohi zen.

Oker genbiltzan, ordea: herri aurreratua ziren, erabat garatua, eta lehen hiribildu harresituak asmatu zituzten, eta herrigune handitan multzokatu ziren.

Bestalde, cromlech mairu-baratzek, euskal mendietako harrizko zirkulu harrigarriei ere arreta eskainiko die saioak. Ze esanahi zuten? 'Euskal arima'ren adierazpena dira, XX. mendeko intelektual eta artista batzuek uste zuten bezala?

'Una Historia de Vasconia' gaur emitituko da, 22:25etik aurrera, ETB1en.

n.