Itxi

telebista

Zuzenean

Euskadi Basque Country Bandera, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

San Miguel Ligaren hasierarekin batera, Suitzako Itzuliko 9. etapa eta Berako pilota jaialdia eskainiko dira.

Estropadekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek gaurko kirol emanaldiei. San Miguel Ligako lehen proba, Basque Country Bandera, eskainiko dute zuzenean Sevillatik, 11:45ean hasita. Mikel Olazabalek egingo du kontakizuna Ibon Gaztañazpi lagun duela.

Eguneko bigarren hitzordu nagusia Suitzako Itzulia izango da. Bederatzigarren eta azken etaparen nondik norakoak ekarriko dizkigute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak 15:50etik aurrera.

Txirrindularitza amaitutakoan, 17:30ak inguruan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da. Berako jaialdiaren berri emango dute Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitia. Lehendabizi, afizionatu mailako LEP-ETB torneoko finala jokatuko da. Ondoren, Ezkurdia-Tolosa eta Artola-Imaz bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.

Bestalde, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en pala izango da ikusgai. Lehendabizi, Promozio Torneoko finala eskainiko da. Ondoren, Bizkaiko Irekiko finala. Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbe izango dira esatariak.

ra esatariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista