telebista
Gaur, 22:30ean
Krokodiloekin igerian Okavangoren deltan, gaur, 'Safari Wazungu'n
Euren beldurrei aurre egin beharko diete beste behin ere, "Safari Wazungu"ko abentura-zaleek. Gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en.
"Zuen beldurrei aurre egin beharko diezue!". Horiek dira Gotzonek zortzi esploratzaileei esandako hitzak "Safari Wazungu"n Namibeko hondartza zapaldu zutenean. Guztiek sentitu zuten beldurra, baina inork ere ez zekien beldur haren jatorria zein zen. Pixkanaka, jabetu dira arriskuz beteriko kontinentean arrotzak direla.
Himba eta san tribuekin izan diren bitartean, esploratzaileak konturatu dira bakarrik egongo balira ez liratekeela gai izango Afrikan gau bat bakarrik pasatuz gero bizirik irauteko, eta, are gutxiago, ilargiak oihanean harrapatuko balitu. Gepardoaren arnasak dardarka utzi bazituen, planetako espezierik zaharrenetakoa inguruan dutela igerian ari direnean bihotzekoak eman diezaieke. Krokodilo erraldoiak Okavango ibaiaren deltako erregeak dira, eta hori da, hain zuzen ere, zortzi ausartek izango duten erronka: krokodilo artean urpean igeri egitea.
Ez galdu "Safari Wazungu"ren hurrengo atala, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
itb.eus-en.