Itxi

telebista

22:25ean

'Burlesque' musikala, gaur gauean, ETB2n

ETB2k Steve Antin zuzendari estatubatuarraren filma eskainiko du gaur gauean. Pelikula musikal honek Christina Aguilera, Cher eta Kristen Bell ditu protagonista.

Euskal Telebistako bigarren kateak Steve Antin zuzendari estatubatuarraren Burlesque (2010) filma eskainiko du. Film musikal honek drama eta maitasuna uztartzen ditu, eta Christina Aguilera, Cher eta Kristen Bell ditu protagonista.

Ali Rose (Aguilera), Los Angelesera heldu berri den gaztea, gaueko klub batean zerbitzari gisa hasiko da lanean. Tess (Cher) izeneko nagusiari bere talentua eta abesteko trebezia erakusten saiatuko da. Izan ere, lortuz gero, klub horretan egiten diren ikuskizunetan parte hartzeko aukera izango du. Ametsak bete gabe dituzten lagun asko ezagutuko ditu bertan.

Burlesque gaur izango da ikusgai, 22:25ean, ETB2n.