telebista
21:45ean
San Fermin jaien giroaren berri, gaur, 'Sanferminak 2016' saioan
A.H. | EITB
Oier Sanjurjo futbolaria, Mikel Idoate pilotaria, Julen Madina korrikalari ohia, Estitxu Alamandoz harri-jasotzailea eta Mintxo Garaikoetxea Jarauta 69 txarangako kidea gonbidatuko dituzte.
Julian Iantzi eta Ilaski Serrano, 'Sanferminak 2016' zuzeneko saio freskoarekin itzuliko dira, gaur, ETB1era, 21:45etik aurrera. Beraiekin, Oier Sanjurjo Osasuna futbol taldeko jokalaria, Mikel Idoate pilotaria, Julen Madina entzierroetako korrikalari ohia, Estitxu Alamandoz Lesakako harrijasotzailea eta Mintxo Garaikoetxea, Jarauta 69 txarangako kidea gonbidatuko dituzte.
Bestalde, Juan de la Vega kazetaria herri kirolen erakustaldian eta joten kontzertuan egongo da. Nahiara Gagok, bere aldetik, peña ezberdinekin bat egingo du zezen plazarako kalejira eroa nolakoa izan den erakusteko, eta bestetik, arratsaldeko plana nolakoa den ere erakutsiko du Iruñeko bazter ezberdinetatik.