telebista
Safari Wazungu 9
Itu, 'Safari Wazungu' saioko lehen finalista
Eduardo Iturraldek lortu du finalerako txartela, bikotekide aldaketak, bultzadak eta haginkadak nagusitu diren atalean.
Abenturako une liskartsu eta zailetako batean, tentsio-giroa nagusi, 'Safari Wazungu' saioko finalerako txartela lortu du Ituk, taldearen onespen eta txaloak tarteko. Emaitzak argi erakusten duenez, epaile ohiak lan handia egin du saioan zehar.
'Mocoro' erronka honetan, Ituk bi puntu eta Virginia Berasategiren haginkada bat lortu du. Lehen begiradapean, kontaktu handiko proba ez zirudien arren, izugarrizko istilua sortu da.
Programak proposatutako bikotekide aldaketak eta lagun berrien aukeraketak agerian utzi ditu lehiakideen asmoak. Guztiek arineketan aukeratu dute euren bikotekidea, Ramon Rotetak eta Begoña Alonsok izan ezik; ohartu orduko, bakarrik geratu dira, eta biek osatu behar izan dute bikotea.
Bestalde, Yong Liren eta Yogurinharen harremana lehen begi-kolpeko maitasuna izan da; izan ere, bi liderrak indarrak gehitzen joan dira. Iturraldek, ostera, beste aukera bat eman nahi izan dio Comani, edo horrela mozorrotu du behintzat egindakoa. Arantzak eta Virginiak, euren aldetik, elkarrekin lehiatzeko ametsa bete dute.
Yong Lik eta Yogurinhak alde handiarekin irabazi dute, baina mocoro izenarekin ezagutzen diren kanoa berezietan itsasoratzea ahaztu zaie, eta horrek deskalifikazioa ekarri die.
Odola, izerdia eta negarrak ordainetan zekartzan garaipena izan da, bultzada eta bestelako zertzeladak izan baitira arraunketan. Gainera, Begoña aldez aurretik garaitua sentitzen zen, eta bere harrotasunak jokaldi makurra ekarri zion; izan ere, Arantzari makila kendu zion eta errekara bota zuen.
Bestalde, aurreratua ez izateko eta Iturralderen heldualdien aurrean indarrik gabe, Virginia proban jartzeko erabakia hartu du Ituk.
Iturraldek eta Comanek deltan gau zoragarri batekin gozatzeko aukera izan dute, irabazle moduan, eta Ituk beti gogogoratuko du bizitako une berezia. Gainera, kideek finalera joateko aukera eskaini diote.
Beraz, badakigu 'Safari Wazungu' saioko lehen finalistaren izena, baina hau ez da amaitu. Hiru toki daude oraindik gainerako zazpi kideen artean banatzeko. Garesti egongo dira.