Itxi

telebista

Zuzenean

Arrigorriagako pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

'ETB Kantxa' saioak Berasaluze II-Untoria eta Elezkano II-Urrutikoetxea bikoteen arteko partida emango du.

'ETB Kantxa' saioak Arrigorriagan arratsaldean jokatuko den pilota jaialdia eskainiko du, 22:00etan. Atariko partida, Agirre-Imaz eta Laso-Ladis Galarza bikoteek jokatuko dute, eta, ondoren, Berasaluze II-Untoria eta Elezkano II-Urrutikoetxea izango dira aurrez aurre, Bizkaiko 5 1/2ko Txapelketako final-laurdenetan.

Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Elena Azpeitia esatariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.