Itxi

telebista

16:15etatik aurrera

'Quedate a mi lado' pelikula, gaur arratsaldean, ETB2n

Chris Columbusek zuzendu duen filma dugu honako hau, eta Julia Roberts, Susan Sarandon eta Ed Harris ditu protagonista. Jarraian, Grandes esperanzas drama erromantikoa izango da ikusgai.

Euskal Telebistako bigarren kateak Quedate a mi lado filma eskainiko du gaur arratsaldean. Chris Columbusek zuzendu duen filma dugu honako hau, eta Julia Roberts, Susan Sarandon eta Ed Harris ditu protagonista.

Isabel modako argazkilaria, banatuta eta bi seme-alaba dituen gizon batekin maitemintzen da. Gaztetxoen maitasuna eta konfiantza lortzea ez zaio batere erraza egingo; izan ere, Jackie, bi gazteen ama biologikoa, ez dago gauzak errazteko horren prest. Jackie gero eta ahulago sentitzen da bere gaixotasunaren aurrean, eta Isabelen agerpenak ez dio gainditzen lagunduko.

Quedate a mi lado filma gaur izango da ikusgai, 16:15etatik aurrera, ETB2n.

Cine aventura: Grandes esperanzas

Jarraian, 18:00etan, Grandes esperanzas filma izango da ikusgai. Drama erromantiko hau Mike Newellek zuzendu duen filma da, eta Jeremy Irvine, Ralph Fiennes eta Helena Bonham Carter ditu protagonista.