Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche De... Carta Blanca' komedia, gaur, ETB2n

A.H. | EITB

Horrez gain, Tarzanen sekretu guztiak azalduko ditu saioak, pertsonaia mitikoaren azken pelikularen estreinaldiaren harira.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Carta Blanca komedia dibertigarria eskainiko du. Owen Wilson eta Jason Sudeikis aktoreek, asteburu batez, edozer gauza egiteko, euren emakumeen baimena jaso duten bi gizon ezkonduen papera egingo dute. Felix Linaresek grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu pelikularen emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, Tarzan pertsonaia mitikoaren sekretu guztien berri emango du 'La Noche de…' saioak eta Linea Caliente atalak ikus-entzuleen zalantza guztiak argituko ditu. Egia ote da Tarzan arrazista dela? Bere pelikulek zentsura jasan zuten? Benetako Tarzan-ak izan dira bizitza errealean?

Bestalde, Monte o Playa atalak, Tenerifeko hondartzetara eta Euskal Herriko mendietara eramango ditu ikus-entzuleak, izan ere, gure mendietan grabatutako pelikula berria estreinatuko dute ostiral honetan.

Amaitzeko, fikzioko bikoteak bizitza errealean bikote izateko aukerak azaltzen dituen Pareja Ideal atalak, Jason Bourne eta Lara Croft izango ditu protagonista.

'La Noche de… Carta Blanca' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

p>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea