Itxi

telebista

Audientzia

'LND' ordutegi nagusian audientzia-buru, %10,2ko sharearekin

A.H. | EITB

Era berean, 'Teleberri'ren bi edizioak astearteko saiorik ikusienak izan ziren Euskadin.

'LND' saioa astearteko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen, %10,2ko audientzia zatiarekin. Felix Linaresek Carta Blanca komedia dibertigarria aurkeztu zuen, Owen Wilson y Jason Sudeikis aktoreekin, eta horrez gain, zine munduaren hainbat bitxikeri eta istorio azaldu zituen, egungo zine estreinaldiak hizpide hartuta. Saioak 189.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'Teleberri' eguneko saiorik ikusiena Euskadin

'Teleberri'ren bi edizioak astearteko saiorik ikusienak izan ziren Euskadin. Eguerdiko albistegia %21,6ko audientzia zatiarekin gailendu zen eta 172.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen. Gaueko 'Teleberri'ak bere aldetik, %18,7ko audientzia zatia eta 190.000 ikus-entzule bereganatu zituen.

eganatu zituen.

eganatu zituen.