Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Ezcarayko pilota jaialdia, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Zesta punta, sokatira eta txirrindularitza emanaldiak ere emango dira.

Igande honetako pilota emankizuna Errioxako Ezcaray herritik egingo da, 17:30etik aurrera. Bi partida jokatuko dira: Tainta-Imaz / Dario-Cecilio eta Gorka-Merino II / Victor-Untoria. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Pilotaren aurretik beste bi emanaldi izango dira ETB1en eta eitb.eus-en. Bezperan Laukizen jokatutako Euskadiko Sokatira Txapelketan (lur gainean, 580 kg.) gertatutakoa bilduko dute, 16:00etan, Juanan Legorburuk eta Javier Urrestik; 17:00etan, Getxoko txirrindularitza probaren laburpena egingo du Alfontso Arroiok.