telebista
Audientzia
'La Noche de…'k %13,6ko audientzia-kuota lortu zuen asteartean
A.H. | EITB
'Teleberri'ren lehenengo edizioa eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin %27,8ko kuotarekin.
Astearte honetako 'La Noche de...' saioak %13,6ko audientzia zatia eta 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Eguneko bigarren saiorik ikusiena izan zen 'Teleberri'ren lehenengo edizioaren atzetik.
Felix Linaresek gidatutako saioak Space cowboys filma aurkeztu zuen. Clint Eastwood da filmaren protagonista eta zuzendaria, eta espaziora bidaiatzeko ametsa egia bihurtzeko aukera izango duten lau pilotu beteranoen istorioa azaltzen du. Pelikulak harrera oso ona izan zuen, %10,3ko kuota eta 190.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz.
'Teleberri', eguneko saiorik ikusiena
Albistegietan nagusi izaten jarraitzen du 'Teleberri'k. Astearte honetako lehenengo edizioa eguneko saiorik ikusiena izan zen %27,8ko audientzia zatiarekin. Gaueko 'Teleberri'k, bere aldetik, %19ko kuota lortu zuen eta bere ordu tartean audientzia-buru izan zen.