telebista
Gaur, 22:30ean
Lehian jarraitzeko bigarren aukera izango al dute Davidek eta Irenek?
Chimborazoren Zaindaria aterpetxean izango da kanporatutako lehiakideen zain, eta bigarren aukera emango die. Bestalde, Irantzu bere onetik aterako du jokoak.
Gaur, berriz ere emozioz blai itzuliko da "Objetivo Chimborazo". Ireneren kanporaketaren eta Davidek eta Mariaren polemikaren ostean, taldeetako gogo-aldarteak agerikoak dira. 14 lehiakideak Quilotoa sumendira joango dira Proba Handia egiteko.
Curro Gaztela-Mantxako kapitainak eta Dani Andaluziakoak beren taldeak eraldatu behar dituzte. Kapitainen Proba egingo dute, eta irabazlearen taldera joango da Meryk eta Josek osatutako bikote berria.
Bestalde, benetan kanporatuta al daude Irene eta David? Lehiakideak zur eta lur utziko dituen pertsonaia garrantzitsu bat azalduko da datorren saioan: Chimborazoren Zaindaria. Aterpetxean egongo da lehiakideen zain, eta lehiatzen jarraitzeko bigarren aukera emango die Chimborazoren magalean kokatutako etxola sekretuan.
Gaurko saioko Proba Handiak bere onetik aterako du Irantzu. Lehenengoz, gure lehiakidea kikildu egingo da, eta proba uzteko zorian izango da, orain arte horrelakorik gertatuko zenik uste ez bagenuen ere; Irantzuren alderdi hori ezezaguna da bere taldekideentzat. Gainera, Irantzuk Jorgerekin dituen tirabirek ez dute lagunduko gure taldearen egoera hobetzen. Bikotekide ohien arteko liskarra konponduta zegoela zirudien arren, berriz ere polemika iturri izango da Euskal Herriko taldekideen artean.
Beste behin ere, "Objetivo Chimborazo" ezustekoz beteta etorriko da, bai lehiakideentzat, baita kanporatuentzat ere. Aterpetxeko Zaindariaren agerpenak sekulako garrantzia izango du saioan, baina lehiakideek oraindik ez dakite hori. Ea zein jarrera hartzen duten Chimborazoko Zaindariaz entzuten dutenean. Badirudi batek baino gehiagok ez duela oso ongi hartuko…
Ez ezazu galdu "Objetivo Chimborazo", asteazkenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, orain arte emandako saio guztiak daude ikusgai EiTB Nahieran atarian.
rian.