telebista
Kirolak zuzenean
Buruz Buruko finalaren errebantxa, gaur, Gasteiztik, zuzenean
A.A. | EiTB
Goizean, Castro Urdialesen jokatuko den Espainiako Traineru Txapelketa eskainiko da.
Gaur arratsaldean, Buruz Buruko finalaren errebantxa jokatuko dute Iker Irribarriak eta Mikel Urrutikoetxeak Gasteizko Ogueta pilotalekuan, Andre Maria Zuriaren jaietako jaialdiaren barruan. Emanaldia 17:00etan hasiko da eta beste bi partida ere jokatuko dira: batetik, Julen Retegi eta Victor neurtuko dira 4 ½-an; bestetik, Bengoetxea VI-Beroiz eta Altuna II edo Ezkurdia-Merino II bikoteak izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.
Goizean, berriz, arrauna izango da ikusgai: Castro Urdialesen jokatuko den Espainiako Traineru Txapelketaren berri emango dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak 12:00etatik aurrera.
Bestalde, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko da. Bertan, Juanan Legorburuk Euskadiko Sega Txapelketaren kontakizuna egingo du. Miguel Mari Jauregi 'Atzo' izango du lagun komentarioetan.
Igandeko kirol eskaintza zesta punta emanaldi batekin osatuko da: goizeko 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Gernikako torneoko finala eta ¾ posturako partidak eskainiko dira. Iñigo Aiestaran eta Iñigo Gorostola izango dira berriemaile.
ra berriemaile.