telebista
22:25ean
Marrazoak 'El Arrecife' filmeko protagonistak, gaur, ETB2n
Benetako gertakariak oinarri dituen filma eskainiko du ETB2k. Filma Andrew Trauckik zuzendu zuen, eta Adrienne Pickering eta Gyton Grantley ditu protagonista.
Gaur gauean, ETB2k Andrew Trauckiren El Arrecife (The Reef, 2010) film australiarra eskainiko du. Intriga eta beldurrean oinarritutako film honek, Adrienne Pickering, Gyton Grantley eta Damian Walshe-Howling ditu protagonista.
Benetako gertakariak oinarri hartuta, Australia ekialdeko Koral Hesi Handitik gertu galdutako naufrago talde baten egoera larria azaltzen du. Ontzian izandako istripu baten ostean, marrazoak protagonista, intrigazko film honek benetako irudi ikusgarriak eskainiko ditu.
El Arrecife pelikula gaur izango da ikusgai, 22:25ean, ETB2n.