telebista
16:15ean
'Mi media vida entera' filma, arratsaldean, ETB2n
Horrez gain, Thierry Binisti zuzendariaren No hay que preocuparse filma eskainiko da, Isabelle Carre eta Gregory Fitoussi aktoreekin.
16:15ean, Cecilia Ahern idazlearen nobelan oinarrituta dagoen Mi media vida entera (My Whole Half Life, 2014) filma eskainiko du ETB2k. Film erromantiko hau Michael Karenek zuzendu zuen, eta Julia Richter, Roman Knizka eta Yvonne Catterfield ditu protagonista.
Franziska etsita dago bere senarrak lehengusinaren ezkontza aurretik utzi duelako. Ekitaldi bereziaren aurretik senarrarekin harremanetan jarriko da, honek iritziz aldatu eta berarekin itzultzeko. Bitartean, ezkontzako aitabitxia eta honen neskalagun ohia, liburu baten laguntzaz, harremanera itzularazten saiatuko da Frantziska.
Jarraian, 17:50ean, No hay que preocuparse (Pas d'inquiétude, 2014) filma izango da ikusgai. Thierry Binistik zuzendutako filma da bigarrengo hau, eta Isabelle Carre eta Gréegory Fitoussi ditu protagonista.