Itxi

telebista

22:15ean

'Terminator Salvation: The Future Begins', gauean, ETB2n

Christian Bale, Sam Worthington eta Helena Bonham Carter dira saga ospetsu honetako laugarren pelikulako protagonistak.

ETB2 kateak Terminator Salvation: The Future Begins pelikula eskainiko du 22:15etik aurrera. Christian Bale, Sam Worthington eta Helena Bonham Carter dira saga ospetsu honetako laugarren pelikulako protagonistak, eta McG da lanaren zuzendaria.

2018 urtean igarotzen da filma, azken judizioaren egunaren ondoren. Skynet eta bere Terminators osatutako armadaren kontra sortutako erresistentziaren liderra izateko aukeratu dute John Connor (Christian Bale). Hala ere, bere bizitza aldatuko da Marcus Wright (Sam Worthington) izeneko ezezagun bat agertzen denean, Connorren aita ezagutu duela esanez. Connorek aztertu beharko du Marcus etorkizunekik edo iraganetik heldu den.

Terminator Salvation: The Future Begins pelikula astelehenean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.