telebista
22:15ean
'Sukalde kontuak' komedia, gaur, ETB1eko 'Zinez' saioan
A.H. | EITB
Umorea da Aizpea Goenagaren film honen oinarri nagusia, baina egungo gizarte materialistaren kritika ere egiten du.
Aizpea Goenagak idatzi eta zuzendutako Sukalde kontuak komedia eskainiko du gaur gauean Fermin Etxegoienek aurkezten duen 'Zinez' saioak. Filma sukaldaritza eskola batean girotutako komedia da, eta bertan irakasle eta ikasleek ezohiko egoerak biziko dituzte.
Filmaren osagai nagusia umorea bada ere, gure gizarte kontsumista eta materialistaren kritika ere egin nahi du zuzendariak. Isidoro Fernandez aktorea du protagonista nagusi (eskolako zuzendaria), eta, harekin batera, Aizpea Goenaga zuzendaria bera, Barbara Goenaga, Aitziber Garmedia, Ramon Agirre, Loli Astoreka, Xabier Agirre, Oscar Jaenada, Mikel Losada eta Marivi Bilbao ari dira filmean. Euskarazko lan hau Donostiako eta Errenteriako hainbat tokitan grabatu zen.
'Zinez' saioa astelehenero izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.