Itxi

telebista

22:30ean

'Loca Obsesión' komedia dibertigarria, gaur gauean, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak gainera, erromatarren inguruko pelikuletan izan diren akats nabarmenenak azalduko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Loca Obsesión komedia eskainiko du, Sandra Bullock eta Bradley Cooper aktoreekin. Mary Horowitz (Bullock) emakume xelebreak Steve (Cooper) bere bizitzako gizona dela uste du, eta Estatu Batuetatik barrena jarraituko du, bata bestearekin egoteko jaio direla erakusteko. Felix Linaresek filmaren grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak gainera, udako bikotea zein izan den jakingo du asteartean, baina aurretik, beste bi hautagai berri azalduko ditu La pareja ideal saioan: Jesse Eisenberg eta Kristen Stewart, Woody Allen zinegilearen Café Society film berriaren aktore protagonistak.

Horrez gain, Ben Hur filmaren estreinaldiaren harira, aurretik Hollywoodek egin dituen erromatarren filmeetako akats nabarmenenak gogoratuko saioak.

Amaitzeko, 'La Noche de…' mendi eta hondartzarik ederrenak azalduko ditu.

'La Noche de… Loca Obsesión' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

p>