Itxi

telebista

'La Noche de...'ko aurkezlea

Felix Linaresek Telebistako Akademiaren Iris saria jasoko du

Felix Linares kazetariak Telebistako Zientzia eta Arteen Akademiaren Iris saria jasoko du. Telebista autonomiaren aurkezle onenaren sailean emango diote sari hori.

Felix Linares 'La Noche de...'ko aurkezleak Iris saria jasoko du telebista autonomiaren aurkezle onenaren sailean. Telebistako Zientzia eta Arteen Akademiak urtero ematen dituen golardoak dira Iris sariak.

Kazetari bilbotarra zinemazale amorratua da, eta literatura, musika eta komikiak ere asko atsegin ditu. 50 urte daramatza irratian lanean eta 21 telebistan.

Herri Irratian hasi zuen bere ibilbidea 1966an. 1980tik 1984ra TVEko 'Telenorte'n aritu zen. 1984az geroztik, Radio Euskadin ari da. Bi dira gaur egun eskuartean dituen irratsaioak: 'Iflandia' eta 'Pompas de Papel'. Bietan Kike Martinekin batera aritzen da.

'Iflandia'k kultur munduan murgiltzen gaitu, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko hiruretatik lauretara bitartean. 'Pompas de Papel' saioa klasiko bat da Radio Euskadin. 1987tik egiten den irratsaioak literatura du ardatz. Asteroko nobedadeak biltzeaz gain, idazleen lana gertutik ezagutzera ematea dute helburu Felix Linaresek eta Kike Martinek.

Felix Linaresen irrati ibilbidea telebistakoaren batera joan da. 1986an hasi zen Euskal Telebistan, eta geroztik hainbat programa egin ditu: 'El Ladrillo' (1986), 'Va de Cine' eta 'La Noche de...', 1995garren urtetik asteartero, etenik gabe, emititu den zine saioa.

Felix Linaresek ETB2n aurkezten duen magazina, ordutegi nagusian denbora gehien eman duen saioa da Estatu mailan. Azken 20 urteetan Felix Linaresek ez dio bere asteroko hitzorduari hutsik egin. Zinemaren munduko daturik harrigarrienak, istoriorik dibertigarrienak eta pasadizo eta bitxikeria paregabeak kontatu dizkigu. Horrela, ikus-entzuleen babesa bereganatu du, ETB2ko erreferentziazko saio bihurtu da.

'LND'ren ibilbide oparoagatik Gasteizen egiten den FesTVal telebista jaialdiaren saria jaso zuen Felix Linaresek 2014an. Aurretik, 2003an, GECA (Gabinete de Estudios de la Comunicación Audiovisual) ren sariarekin nabarmendu zuten.

Bestalde, 2001ean Huelvako Zinemaldiko lehen edizioko epaimahai kide izan zen, eta 2003an Kataluniako editoreek Atlantida saria eman zioten irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik.

Nabarmendu beharra dago, halaber, Felix Linaresek eta David Erauskin 'La Noche de…'ko gidoigileak Cocine liburua argitaratu zutela 2005ean, zinema eta sukaldaritza uztartzen dituena.

artzen dituena.

artzen dituena.

artzen dituena.

artzen dituena.