telebista
21:00etan
Nafarroari eskainitako gau berezia, gaur, 'Oholtzan' saioan
A.A. | EiTB
Udan honetan grabatutako Tafallako jota jaialdia eta sanferminen Iruñean egindako kantu bazkaria eskainiko dira.
Nafarroa izango da protagonista gaur gauean ETB1eko programazioan. Udan honetan bertan ospatutako bi kultur hitzordu eskainiko ditu 'Oholtzan' saioak, 21:00etatik aurrera: Tafallako jota jaialdia eta sanferminetan Iruñean egindako kantu bazkaria.
Tafalla Kulturguneko Felipe Gorriti auditorioan ekainaren 10ean grabatutako jota jaialdian Escuela de Jotas Hermanas Flamarique eskolako ikasleak entzungo ditugu jotak eta kantu herrikoiak abesten, Rondalla Tafallesa taldearen musikaz lagunduta.
Iruñeko San Fermin jaietan Baluarte jauregian ospatutako kantu bazkarian, herritarrekin batera, Bankako Menditarrak, Maite & John Kelly (Elfhental), Jaione Olazabal, Estitxu Pinatxo, Juanpa Agirre eta Laura Latienda ikusiko ditugu betiko euskal kantuak abesten.
'Tafallako Jotak' eta 'Sanferminetako kantu zaharren bazkaria', larunbatean, ETB1en.