Itxi

telebista

21:00etan

Habanera gaua, gaur, ETB1en

A.H. | EITB

Euskal Telebistak hiru habanera ikuskizun eskainiko ditu: Pasai Donibanen, Calellan eta Donostiako portuan eskainitako kontzertuak.

0:20

Larunbat gauean hiru habanera ikuskizun eskainiko ditu ETB1eko 'Oholtzan' saioak 21:00etatik aurrera: Pasaia Donibane, Donostia eta Calellan izandako kontzertuak, hain zuzen ere.

Donostiako Euskal Jaietan, Goratzar, Ibaiertz eta Luberri abesbatzen eskutik, Donostiako portuko habanera kontzertua izan zen ikusgai. Euskaraz eta gazteleraz abestutako habanerak eta itsasaldeko kanta ezagunak eskaini zituzten Donostiako kaian kokatutako eszenatoki batean. ETB1ek 22:00etik aurrera eskainiko du ikuskizuna, Ilaski Serranoren aurkezpenarekin.

ETB1en lehenago eskainitako emanaldiak dira 'Habanerak Pasaia Donibanen' eta 'Habanerak Calellan', Donostiakoaren aurretik eta ondoren ikusgai izango direnak, hurrenez hurren.