Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Leioa-Amorebieta eta Untoria-Victor, arratsaldean, zuzenean

A.A. | EiTB

Bigarren B Mailako partida, 16:00etan, eta Tolosako pilota jaialdia, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Untoria pilotaria

    Untoria pilotaria

Ohi denez, futbolak eta pilotak osatuko dute larunbat arratsaldeko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

16:00etan, Bigarren B Mailako Leioa-Amorebieta partidaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek.

18:00etan, pilota emankizuna hasiko da Tolosako Beotibar pilotalekutik. Lehendabizi, Untoriaren eta Victorren arteko Lau T'Erdiko Txapelketako norgehiagoka izango da ikusgai. Ondoren, Bengoetxea V-Imaz eta Peña II-Albisu bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Bestalde, ETB4k afizionatu mailako pilotaren tartea zabalduko du 12:00etan, Getxoko San Nikolas torneoko binakako finala eskaintzeko. Iñigo Aiestaran eta Patxi Ziskar izango ditugu berriemaile. Streaming bidez, eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da emanaldia.

o da emanaldia.