Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, aizkolariak eta pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Emakumeen Ligako Santa Teresa-Athletic partida, Aizkolarien Banakako Kopako Irazu-Saralegi norgehiagoka eta 4 ½-ko Txapelketako Arretxe II-Ezkurdia neurketa.

Futbolarekin ekingo diote ETB1ek eta eitb.eus-ek gaurko kirol emankizunei. Emakumeen Ligako 5. jardunaldiko Santa Teresa-Athletic partidaren berri emango dute zuzenean Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek 12:00etatik aurrera.

16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute, aizkolarien Banakako Kopako jardunaldia eskaintzeko. Goizean Pobesen Jon Irazuren eta Ruben Saralegiren demaren nondik norakoak ekarriko dizkigu Ibon Gaztañazpik Joxe Etxebeste lagun duela.

17:00etan pilotaren txanda izango da. Lekunberriko jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak. Lehendabizi Lau T'erdiko Txapelketako partida jokatuko dute Arretxe II.ak eta Ezkurdiak. Ondoren, Irribarria-Zabaleta eta Altuna III-Barriola bikoteak izango dira aurrez aurre. Amaitzeko, Erostarbek eta Martijak neurtuko dituzte indarrak. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Bestalde, ETB4n, 12:00etan, afizionatuen Eskuz Banakako 4 ½-ko Kiniela izango da ikusgai. Iñigo Aiestaranek eta Patxi Ziskarrek egingo dute kontakizuna. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da emanaldia.

da emanaldia.