telebista
22:30ean
'Emperador' filma eskainiko du, gaur gauean, ETB2k
EITB
Benetako gertakari batzuetan oinarritutako lan honek Peter Webberrek zuzendu zuen, eta Matthew Fox eta Tommy Lee Jones aktoreak ditu protagonista.
Benetako gertakari batzuetan oinarritutako Emperador filma eskainiko du, gaur gauean, ETB2k. Bigarren Mundu Gerra amaitzear zenean, Japoniak Ameriketako Estatu Batuen aurrean amore eman zuenekoa kontatzen du lanak. Peter Webberrek zuzendu zuen, eta Matthew Fox eta Tommy Lee Jones aktoreak ditu protagonista.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, izen handiko bi militar estatubatuarrek, Douglas MacArthur jeneralak (Tommy Lee Jones) eta bere lankideak (Matthew Fox), Japoniako Hirohito enperadorearen etorkizuna erabaki beharko dute.
Emperador pelikula gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.