Itxi

telebista

Zinema, ETB2n

ETB2k 'El Juez' telesaila emango du gaur gauean

Mafia eta justizia nahasten dituen istorioa kontatzen du telesail frantsesak. 22:00etatik aurrera izango da ikusgai.

  • Francis Huster eta Vincent Perez

    Francis Huster eta Vincent Perez

Gaur gauean, El Juez (Le Juge) telesail frantsesa emango du ETB2k, Teleberri albistegiaren ondoren. Mafia eta epaileei buruzko istorio bat da 22:00etatik aurrera ikusgai egongo dena.

Marseille hirian girotutako istorioa da. Epaile bat bere ibilbide profesionaleko ikerketa lanik garrantzitsuena amaitzear dago; Roger Marino mafiosoa atxilotu eta bere kontrako prozesua hastea du helburu. Epaileak berak hainbat mehatxu jasan ditu prozesu osoan zehar, baina aurrera egin du. Hala ere, gauzak erabat aldatuko dira mafiosoak bere semea bahitzen duenean. Ikerketa bertan behera utziko ote dute? Ala umea askatu eta mafiosoa atxilotzea lortuko ote dute?

Aktore taldean Francis Huster (epailea), Robert Hossein (Roger Marino), Vincent Pérez (Marc Steiner polizia), Natacha Amal (Judith) eta Candice Hugo (Sophie) daude.