telebista
Zuzenean
4 ½-ko txapelketako partida, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Olaizola II.ak eta J. Retegik Oiartzunen jokatuko duten duten norgehiagoka izango da ikusgai.
Oiartzungo pilota jaialdia eskainiko du gaur Euskal Telebistak zuzenean. Tainta-Ugalde pilotarien arteko 4 ½-ko Promozio Txapelketako partidak irekiko du jaialdia. Ondoren, txapelketa nagusiko norgehiagoka jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Julen Retegik. Amaitzeko, Gorka-Martija eta Jaunarena-Erostarbe bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.
Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.
Azkeneko partidaren emanaldiaren aurretik, Leganes-Real Sociedad partidaren laburpena eskainiko du 'Gol Festa' saioak.