Itxi

telebista

Boxeoa

Manny Pacquiao-Tim Bradley borrokaldia, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Oscar Valdez-Evgeny Gradovich borrokaldia ere eskainiko dute.

  • boxeo izarrak

Manny Pacquiao boxeolari filipinarra berriro ringean izango da larunbat honetan. Hori dela eta, bere azken neurketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Hain zuzen ere, Tim Bradleyren aurka egindako hirugarren norgehiagoka. Pacquiao 16 bider izan da munduko txapeldun sei pisu desberdinetan. Bradley, ostera, 12 aldiz bi mailatan. Orain arte bi aldiz boxeatu dute elkarren aurka eta bakoitzak bana irabazi du.

Saioaren bigarren zatian, Oscar Valdez mexikar gazteak Evgeny Gradovich izango du aurrez aurre. Valdezek 19 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Gainera, bere 16 k.o-ek adierazten dutenez, jotzailea da. Gradovichek 21 irabazi ditu, bat galdu eta beste bat berdindu. Bost aldiz izan da munduko tituloaren jabe luma pisuan.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai, 00:00etatik aurrera, ETB1en.