Itxi

telebista

22:30ean

Dieta egiteko zailtasunak, gaur gauean, 'Cuerpos de Élite' saioan

A.H. | EITB

Partaide batzuek dieta egiteko zailtasunak dituzte eta besteek ariketa fisikoa egiteko motibazio falta.

Gaurko 'Cuerpos de Élite' saioan, Jose Antoniok txinatar janaria eskatu eta dieta hautsi duela jakingo du Gabriela nutrizionistak. Horregatik, txinatar jatetxe batera eramango du, bertan janari osasungarria eskatzen ikas dezan.

Bestalde, Marina ariketa fisikoa egiteko motibazioen bila arituko da Arkaitz prestatzaile fisikoarekin; honek piraguan aritzea proposatuko dio. Jose Antonio agindutako ariketak egiten ez dela hasi ere egin jakingo du Arkaitzek.

Zer jaten duen eta jan ondoren zer sentimendu dituen idaztearen garrantzia erakutsiko dio Marc psikologoak Iraideri. Halaber, Marinarekin kobazulo batean sartuko da, haren antsietateari buruz hitz egiteko.

Amaitzeko, kola duten edari freskagarriekiko mendekotasunarekin borrokan jarraitzen du Elenak. Gabrielarekin esperimentu bat egin ostean, freskagarri bakoitzak duen azukre kopurua kalkulatuko du.

'Cuerpos de Élite' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

trong>