telebista
22:00etan
'La mano blanca' telesaila, gaur gauean, ETB2n
'La mano blanca' telesail frantsesa bihar izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB2n.
Euskal Telebistak gaur emango du La mano blanca izeneko telesail frantsesa. Denis Berryk zuzendu zuen eta Son et Lumière eta Frantziako Telebistak ekoiztu dute.
Telesailak Guérandeko paduran aurkitutako esku momifikatu baten ikerketa kontatzen du. Franck Merclur (Bruno Madinier) Saint-Nazaireko Zerbitzu Erregionalaren Polizia Judizialeko kapitaina ikerketaren buru izango da, Parisetik heldu berri den Marion Ravel (Ingrid Chauvin) antropologo judiziala lagun duela.
La mano blanca 22:00etatik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.