Itxi

telebista

22:30ean

Trainerillak eta txikiteoa, gaur, 'Tú al Norte y Yo al Sur'en

Karmengo Ama Birjinaren omenez Malagan egiten duten prozesioa birsortuko dute Zumaian; Setenilen, aldiz, hango taberna bat euskal taberna bilakatuko dute, pintxo-pote, txikiteo eta guzti.

Gaurko 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioko lehiakide andaluziarrak Zumaiara joango dira, Malagako urpekariek Karmengo Ama Birjiñaren omenez egiten duten ohiko prozesioa birsortzera. Trainerilla batean arraun egingo dute, eta birjinaren irudi bat itsasotik aterako dute. Pedro gominaren erregea arduratuko da eskultura uretatik ateratzeaz, andaluziarrek salbea abesten duten eta Karmengo Amari lore eskaintza egiten dioten artean.

Bitartean, lehiakide euskaldunek Setenil de las Bodegas Cadizko herria euskalduntzeko misioarekin jarraituko dute. Horretarako, bertako ohiko taberna bat euskal taberna tradizional bilakatu beharko dute, pintxo, "gilda", txikitoak edateko edalontzi eta guzti. Soinean koadrodun alkandorak eta txapelak daramatzaten txikiteroak ere ez dira falta izango.

Arratsaldean, Andaluziako lehiakideak karaoke batera joango dira Zestoako lagun batzuekin, eta Isabel Pantojaren eta Rocio Juradoren kantuak abestuko dituzte, besteak beste. Euskaldunek ez dituzte oso ongi kantatuko kopla andaluziarren doinuak, baina lehiakideek ederki egingo dute.

Setenilen, euskal lehiakideek galdera eta erantzunen proba bat egiten emango dute arratsaldea herriko zenbait lagunekin. Lehiakide batzuek apustu bat galduko dute, eta horrek ondorio txarrak ekarriko ditu hurrengo saiorako.

Proba horiek bukatuta, launa lehiakide geldituko dira talde bakoitzean kanporatzeen ondorioz.

Bukatzeko, Aitziber lehen kanporatua etxera nola itzuliko den erakutsiko du saioak, eta Jose Gaitan Andaluziako lehen kanporatuarekin hitz egingo du bideo-dei bidez.

'Tú al Norte y Yo al Sur' saioak emisio eguna aldatu du, eta aste honetatik aurrera ostegunetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.