telebista
Gaur
Kruzero pisuko Munduko Txapelketa, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A. | EiTB
Euskal boxeolariei eskainitako tarte bat ere izango du aste honetako programak.
Orain bi aste Barakaldon ezbeharra izan zuen Antonio Benitez boxeolaria elkarrizketatuz hasiko dute aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa. Ondoren, Tony Bellew eta BJ Flores izango dira aurrez aurre, kruzero pisuko munduko gerrikoa jokoan dagoela. 'Bomber' Bellew da gaur egungo txapelduna eta Flores amerikarrarentzat titulua eskuratzeko hirugarren ahalegina izango da.
Jarraian, beste bi neurketa eder: Martin Ward eta Andy Townend britainiarren arteko norgehiagoka ikusgarria, eta John Hibbert-Andrea Scarpa, pisu superarineko txapelketa gogorra.
Amaitzeko, euskal boxeolariek joan den igandean Errenterian egindako borrokaldiak. Sebas 'Latino' Perez eta Ibon Larrinagak, Tellez anaien aurka neurtu zituzten indarrak eta han gertatutakoaren laburpena eskainiko dute.
'Boxeo Izarrak' gaur gauerdian dago ikusgai ETB1en.