Itxi

2016/11/28

00:22

telebista

Astelehenetik ostiralera

Etxe, 'El Conquis' saioko lehiakide ohia, 'Atrápame si puedes' saioan

A.H. | EITB

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko lehiakide ohi eta musikariak Patxi Alonsoren programan parte hartuko du aste honetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñaki Etxezarraga 'Etxe' aste honetako 'Atrápame si puedes' saioan izango da gonbidatu, eta gainerako lehiakideen kontra arituko da 34.500 euroko zakua irabazteko.

'El Conqusitador del Fin del Mundo' realityan parte hartu zuenean egin zen ezagun, baina, zoritxarrez, lesio bat dela-eta, bertan behera utzi behar izan zuen Patagoniako abentura. Hala ere, bere musikari aldea ere nahiko ezaguna da, eta Bizi diskoa publikatu berri du.

Jatorra, alaia eta naturala da Etxe, eta aste honetako 'Atrápame si puedes' lehiaketara etorriko da azken tarteko eskailera konkistatzeko asmoarekin. Elvira, Matías, Nuria, Yanira eta Felipe arituko dira berarekin zaku potoloa irabazteko lehia bizian.

'Atrápame si puedes' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 14:00etatik aurrera, ETB2n.

TB2n.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;