telebista
Osteguna
Durangoko Azokan murgilduko da, gaur, 'EiTB Kultura' saioa
A.A. | EiTB
Bide Ertzean eta Liher taldeek eta Kirmen Uribe idazleak Azokarako prestatu dituzten nobedadeen berri emango digute.
Durangoko Azokaren atarikoa dakarkigu aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak. Bide Ertzean eta Liher taldeek eta Kirmen Uribe idazleak Azokarako prestatu dituzten nobedadeen berri emango digute.
Halaber, Christine Etcheverse Azokako kartela egin duen Iparraldeko artistarekin ere egongo dira, eta Argizaiola sarien errepasoa egingo du.
Donostia 2016ri eskainitako asteoro tartean, Ados Teatroaren Lu eta Le antzezlana izango dute hizpide. Bernardo Atxagak Lourdes Iriondori eta Xabier Leteri begira idatzitako obra Garbi Losadak zuzendu du eta Juan Carlos Perez da musikaren egilea. Ramon Agirre eta Joseba Apaolaza aktoreek eta Klara Mendizabal sopranoak taularatuko dute.
'EiTB Kultura Transit' gaur gauean dago ikusgai, ETB1en eta ETB2n.
ETB2n.ETB2n.