telebista
22:30ean
'Atrápame si puedes' berezia ospetsuekin, gaur gauean, ETB2n
Patxi Alonsok ezagunak diren sei aurpegi bilduko ditu umorea eta elkartasuna uztartuko dituen saio berezi batean.
Gaur gauean, umorea eta elkartasuna izango dira nagusi ETB2ko 'Atrápame si puedes' saio berezian.
Gaueko atal berezi honetan ezagunak diren aurpegiak bilakatuko dira lehiakide: Ion Aramendi, Ander Gonzalez, Arantza Garces, Nerea Garmendia, Gurutze Beitia, eta Gorka Aguinagalde arituko dira nor baino nor gehiago.
Oraingo honetan, ETB2ko saioak 3.000 euro jarriko ditu jokoan. Diru hori guztia EiTBk urtero aurrera eramaten duen Maratoiarentzat izango da.
Hostoilek ekoizten duen saioak arrakasta handia izan du aurten %13,1eko audientzia zatiarekin. Horrez gain, bere historiako daturik onena lortu du %18’1arekin.
Urtea ezin hobeto bukatzeko, gaur, lehiaketa solidario berezia eskainiko du, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
ta eitb.eus-en.ta eitb.eus-en.