Itxi

telebista

22:15ean

'Gizon umeak' pelikula, gaur gauean, ETB1en

eitb.eus

Erredakzioa

Adam Sandler, Kevin James eta Chris Rock aktoreak dira, besteak beste, Dennis Duganek zuzendutako pelikula umoretsuaren protagonistak.

0:22

Euskal Telebistaren lehen kateak Gizon umeak (Grown Ups) filma eskainiko gaur, urtarrilak 3, 22:15etik aurrera. Adam Sandler, Kevin James eta Chris Rock aktoreak dira, besteak beste, Dennis Duganek zuzendutako pelikularen protagonistak.

30 urte pasa dira bost lagun azkenengoz elkartu zirenetik. Gauza asko aldatu dira, tartean, lana, familia, bizilekua... eta berriro elkar ikusteko unea iritsi da. Eskola garaiko entrenatzailea zendu denez, hiletara joango dira elkarrekin, eta gaztaroko istorioak gogoratzeko unea iritsiko da. Ez hori bakarrik: emazterik eta seme-alabarik gabe bidaian joatea erabakiko dute.

Gizon umeak (Grown Ups) filma gaur gauean eskainiko du ETB1ek, 22:15etik aurrera.