Itxi

telebista

22:15ean

'Loreak' pelikula, gaur gauean, ETB1en

A.H. | EITB

Fermin Etxegoienek aurkeztutako 'Zinez' tarteak eskainiko du Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zinegileen pelikularen estreinaldia.

0:21

Astelehen gauean, Loreak pelikula izango da ikusgai Fermin Etxegoienek aurkeztutako 'Zinez' saioan. Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zinegileen filmak Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru eta Itziar Ituño aktoreak ditu protagonista, eta Goya sarietarako izendatuta izan zen lehenebiziko euskarazko lana da.

Aneren bizitzak norabide berria hartuko du, astero eta modu anonimoan, lore sorta bat jasotzen hasten denean. Bestetik, Lourdesen eta Tereren bizitzak ere lore misteriotsu batzuen presentziagatik aztoratuta ikusiko dira, ezezagun batek euren bizitzan garrantzitsua izan zen senide baten oroimenez loreak usten hasten denean.

Loreak gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en.