Itxi

telebista

22:25ean

'Los Conquistadores' saio berezia, gaur gauean, ETB2n

"El Conquistador del Fin del Mundo"ko irabazle guztiak bilduko dira, Telerrealitate saioaren arrakastaz hitz egiteko.

Gaur gauean, ETB2k eta eitb.eus-ek lehenengoz bilduko dituzte "El Conquistador del Fin del Mundo"ko irabazle guztiak, saio berezi batean. Datorren astelehenean, urtarrilaren 16an, estreinatuko da "El Conquistador del Caribe", eta asteazkenean, hilaren 18an, "El Conquis" eztabaida-saioa izango da ikusgai.

Hamaika konkistatzaileek "El Conquis" saioan gertatutako onena aztertuko dute, eta, hamahirugarren edizioaren atarian, programaren arrakastaz arituko dira. Eneko Van Horenbeke izan zen lehen edizioaren irabazlea, munduaren azken muturreko farora iristen lehena, eta, gainera, hamargarren edizioan ere bera gailendu zen, Perito Moreno glaziarrean, hain zuzen ere. Beste hamaika lehiakidek ere lortu dute irabazlearen ikurrina: Raul, Lourdes, Gorka, Gotzon, Egoitz, Nakor, David, Oskar, Maixa eta Erku.

Julian Iantzirekin bilduko dira guztiak, horren lehiaketa zaila irabaztea nolakoa izan zen aztertzeko asmoz. Gainera, saioaren nondik norakoak izango dituzte hizpide: probarik ikusgarrienak, finalak, pertsonaiarik dibertigarrienak, eta, nola ez, kapitainak. Gai hauek guztiak izango dituzte mahaiaren gainean, lagun giroan izango duten elkarrizketan. Bromarik ere ez da faltan izango, eta "El Conquistador" saioaren historiako irudi zirraragarrienak ikusiko dituzte.

"Los Conquistadores" gaur izango da ikusgai, 22:25ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

itb.eus-en.