telebista
FORTAren ikerketaren arabera
Ikus-entzunezko hedabide publikoen kostua, Europako baxuenen artean
EiTB
Santiago de Compostelako Unibertsitateak zuzendutako "Irrati- telebista publikoen egungo egoera eta joerak, Europan" ikerketaren arabera.
- Estatuko irrati-telebista publikoaren kostua Europako batez bestekoaren azpitik dago biztanle eta etxe bakoitzeko eta BPGari eta erosahalmenaren parekotasunari dagokionez, eta azken 5 urteetan izan du aurrekontuetan murrizketarik handiena (-% 35,2).
- Komunikazioaren Europako merkatuak 7 milioi lanpostu sortzen ditu, eta EBko BPGaren % 9,5 eragiten du. Langileko produktibitaterik altuena irrati eta telekomunikazio sektoreetan daude.
- Estatuko Autonomietako Telebista Publikoen albistegiak erreferente dira herritarrentzat, eta lider dira beren emisio esparruan, Estatu mailako kateen aurretik, % 15,4ko sharea lortuta.
Ikus-entzunezko zerbitzu publikoak, estatu mailakoak eta autonomikoak, Europako lehen postuetan daude eraginkortasun mailan. Estatuko irrati-telebista publikoak, oro har, Europako batez bestekoaren azpitik daude nabarmen biztanle eta etxe bakoitzeko eta BPGari eta erosahalmenaren parekotasunari dagokionez. Zerbitzuaren produktibitate eta kalitateari dagokionez, berriz, oso maila altua dute.
Santiago de Compostelako Unibertsitateak zuzendu eta Bartzelonako, Nafarroako, Gaztela-Mantxako (Cuenca), Balearretako, Andaluziako (Malaga), Euskal Herriko, Vigoko eta Coruñako Unibertsitateekin elkarlanean egindako "Irrati-telebista publikoen egungo egoera eta joerak, Europan" ikerketaren ondorio nagusienetako bat da hori. FORTArentzat egindako txostena da, ikus-entzunezko zerbitzu publikoek nazioarte mailan gizarte eta ekonomia alorrean duten eragina aztertzeko.
Ikerketak Estatuko ikus-entzunezko zerbitzu publikoa, Europako eredu ezberdinak eta bereziki, gure estatukoaren antz handiena duten bi ereduak aztertu ditu, estatu eta autonomia mailako ikuspegitik: Alemaniakoa eta Belgikakoa. Bi herrialde horietan ere, eskualdetako gertuko irrati-telebista publikoak zeregin eta toki oso garrantzitsuak ditu. Horien egiturak eta finantzaketa-sistemak FORTAko kide diren irrati-telebista autonomikoen ereduarekin aldera daitezke.
TB publikoak Europako batez bestekoak baino kostu nabarmen txikiagoa du
Ikerketaren arabera, EBn, irrati-telebista publikoen biztanleko kostuaren batez bestekoa 66,9 eurokoa izan zen, 2014an, eta Estatuan, berriz, 38,9 eurokoa. Aldea askoz ere handiagoa da Danimarkarekin alderatuta. Datu horretan buru den herrialdeak urte batean biztanleko kostua 164,1 eurokoa da. Europako etxebizitzako arloan batez besteko kostua 156,2 eurokoa da, eta Espainian 98,8 eurokoa.
Beste datu adierazgarria da BPGarekin duen korrelazioa. EBn gastua BPGko mila euroko 2,4 eurokoa da. Espainian, berriz, ikus-entzunezko zerbitzu publikora zuzendutako Barne Produktu Gordineko mila euroko 1,7 eurora jaisten da. Erosahalmenako kostua hamarreko bat (1,6 euro) jaisten da, Europako batez bestekoaren 2,4 euroekin alderatuta.
Halaber, EBn, Estatuko telebista publikoek jasan dute azken 5 urteetan aurrekontuetan murrizketarik handiena (-% 35,2), eta hauek daude sailkapenean ondoren:, Zipre (-% 32,7), Portugal (-% 29,9), Polonia (-% 17,4), Irlanda (-% 11,5) eta Italia (-% 10,04) daude. Beste hauetan, berriz, handitu egin dute aurrekontua: Hungaria (% 65,7), Lituania (% 37) eta Danimarka (% 12,6).
Alemania eta Belgikarekin alderaketa
Alemania eta Belgikako eskualdeetako irrati-telebistekiko gure autonomietakoek osatzen duten hurbileko eredura irekitzen badugu alderaketa, askoz ere nabariagoa da ezberdintasuna. ARDko kide diren Alemaniako bederatzi irrati-telebisten per capita kostua 85 eurokoa izan zen, 2014an. Belgikako eskualdeko bi irrati-telebistena (nederlanderaz emititzen duen VRT eta RTBF frankofonoa) 72,5 eurokoa izan zen eta FORTAren batez bestekoa, 28,5 eurokoa.
FORTAko irrati-telebistek, 2012 eta 2014 bitartean, finantzaketaren % 19 galdu zuten bitartean, Alemaniako ARD elkartekoek eta Belgikakoek gehiago jaso zuten: % 8,5 eta % 3,5, hurrenez hurren. Alemaniako eskualdeko irrati-telebisten kostua BPGko mila euroko 2,37 eurokoa da, eta FORTAko kide diren autonomikoena, 1,23 eurokoa.
Lanpostu eta produktibitate eragileak
Eurostat 2015eko datuen arabera, Europako komunikazio eta informazioaren merkatuak guztira 7 milioi lanpostu zuzen eta 1,34 bilioi euroko negozio-bolumena eragiten ditu urtean; EBko BPGaren % 9,5, hain zuzen. Langileko produktibitate altuena telekomunikazio eta irrati alorretakoa da, 165.000 eta 106.000 eurokoa baita, hurrenez hurren.
Arlo honetan, Europako zazpi herrialde hauek dute lanpostu-bolumen handiena: Alemania (1.183.000 langile), Erresuma Batua (1.062.000), Frantzia (714.000), Italia (602.000), Espainia (429.000), Polonia (402.000), eta Herbehereak (322.000).
Europako kultur industrian ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak) dira nagusi, lanpostuen % 94 sortzen baitituzte. 120.000 mikroenpresa inguru (sektoreko % 96) ikus-entzunezkoekin dute harremana. Irratian, % 85era jaisten da datu hori, enpresa ertain eta handi gehiago daudelako. Ikus-entzunezko ETEak 315.000 lanpostu (sektoreko % 75) sortzen dituzte, eta sektorearen balio erantsiaren % 32.
Albistegi autonomikoak, lider
Autonomietako Autonomietako Telebista Publikoen eguerdiko albistegiak erreferente dira herritarrentzat. Horrela, lider dira beren emisio esparruan, batez beste % 15,4ko sharea lortuta, estatuko gainerako kateetako albistegien aurretik.
ETBri dagokionez, ‘Teleberri’ albistegiak audientzia-buru itxi du urtea Euskadin; 2013tik hona da, hain zuzen ere lider. ETB2ko albistegia. Orobat, ‘Gaur Egun’ eta Teleberri albistegiek guztira ia %20ko audientzia dute egunero.
Autonomietako ikus-entzunezko zerbitzu publikoek ematen duten gertuko informazio anitza eta berezia interes handia eragiten du gizartean. FORTAko Telebistetako albistegien hainbat emisiok lortzen dituzten emaitzek erakusten duten moduan, ikusle-kuotaren % 50 inguru bereganatzen baitute.
* Iturria: Kantar Media; Ind4+; 2016; FORTA alorra (AND, CAT, EUS, GAL, MAD, CLM, CAN, ARA, AST, BAL, MUR)
"Ikusten dut. Ezberdin izateak berezi egiten gaitu"
Ikerketa hau FORTAk martxan jarritako "Ikusten dut. Ezberdin izateak berezi egiten gaitu" ekimenaren baitan dago, eta gure herrialdean autonomietako ikus-entzunezko zerbitzu publikoek duten paper garrantzitsua erakutsi eta horren balioa nabarmentzea du helburu, kultur aniztasuna, gizarte kohesioa, demokrazia aurreratua, gertuko eduki berritzaile eta bereziak, aberastasunaren sormena eta talentuaren esportazioa bultzatzen baitituzte.
FORTAri buruz
FORTA (Federación de Organismos de Radio y Televisión Autonómicos) irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta Espainiako Autonomia Erkidegoetako Irrati eta Telebisten zerbitzu publikoak zuzenean kudeatzeko ardura duten Zuzenbide Publikoko erakunde nagusiak biltzen ditu. Gaur egun, 11 irrati eta telebista autonomikok osatzen dute FORTA.